OLALDE: HERRI KIROL GUNEA

birle herri kirol elkarteak antolatzen ditun ekitaldiak

martes, 17 de junio de 2008

AUZOEN ARTEKO HERRI-KIROLAK


Beste behin ere, Birleko auzoak parte hartu dau Mungiako Udalak auzoen artean antolatutako ekintza batean. Oraingoan, herri-kirolei lotutako lasterketa izan da. Hainbat auzori luzatu jake gonbidapena (Atxuri, Belako, Emerando, Laukariz, Madalena, Markaida, Larrauri, San Kristobal, Karmen eta Landetxori), baina lehenengo bultzada Birle eta Emerandok eman dugu.
Ekitaldia ekainaren 7an izan zen, Olalden, arratsaldeko seiretatik aurrera. Auzo bakoitzeko hainbat partaide joan ginen, neska eta mutilak, bakoitza geure auzoko kamisetagaz. Birletik han egon ginen Ramón, Jon, Juani, Irene, Emilio, Janet, Gorka, Idurre, Iñaki, Leire, Ainara, Iñigo, neu (nonor ahaztuten bajat, parkatu).
Lehenengo saioan, trontzak ebaki genduazan, eta horretan gure ordezkariak ondo hasi ziren arren, azkenean Emerandotarrak nagusitu ziren; soka-tiran ere gauza bera gertatu zen: guk ahalegin eta bultzakada handiak egin genduazan, baina eurek indar gehiagogaz eta hobeto organizatuta egon zirenez, tirada bietan erraz irabazi euskuen; hala ere, gero etorri zan gure txanda eta “errebantxa”: zaku-lasterketan Jonek izugarrizko lehen buelta egin ostean, txingetan Irenek ere emaitza ezin hobea erakutsi eban, eta, azkenik, lokotz batzean Janet eta Iñigoren abiadurari esker, azkenean geu gailendu ginen. Beraz, azken emaitza: BIRLE, 3-EMERANDO, 2.
Ekitaldiari amaiera emoteko, lunch gozo-gozoa izan genduan Santa Maria Karpan udalak gonbidatuta, eta gero, erromeria Foruen Enparantzan.
Hurrengo saioa auzoetako jaietan izango da, alegia, Birleko kofradietan (abuztuaren 3an, domekan, arratsaldeko zortziretan) eta Emerandoko San Lorentzoetan (hurrengo asteburuan). Berriro be irabaztea nahi badozu, han ikusi nahi zaitugu, parte hartzen, edo, behintzat, animatzen!!!!
Eba Gaminde

sábado, 19 de abril de 2008

LEHENENGO ASTO PROBA


Gaur arratsaldeko 19:00etan ospatu da , aipatu bezala, lehenengo aldiz Mungiako "Olalde" Herri Kirol Parkean asto proba exhibizio bat eta bertan izan dira lehian eta era honetan, Gartzia, Belakokoa, Gorostiola, Gatikakoa, eta Ander Urra, Fikakoaren astoak. Probalekua jendez gainezka "novedadea" izan baita ospakizun hau, aipatu dogu lehenengo aldiz izan dala. Ikusitakoa ikusita, aurrera begira pentsatzen joan beharko da holako antolakuntzak prestatzeko. Jendeak gustora eta pozik irten dau "Olalde"tik, eta zer ezanik ez antolatzaileak.
Txandak zozketatu ondoren Gartziari zoertatu zaioa lehen lehiatzea eta egindako marka 71 untze 2,15m. Bigarrena Gorostiola, marka 70 untze 6,96m. eta azkenik Ander Urraren astoa, 83 - 1/4 - 5,60 egin ondoren izan da nagusi. Erraz ondu ditu aurretik egindako markak, eta bera izan da manta lepoan ipini dauena. Beste biari bere eskeini zaie oparitxu bana, eta hirureri kartazal bana emon zaie. Ez dogu ikusi barruan zegona. Aipatu behar, 20 minututako txandak izan direla. Argazkian, parte hartzaileak, Imanol Goirigolzarri, Mungiako Kirol zinegotzia, Jose A. Lopategi eta Juan A. Olondo antolatzaileak.
Sailkapena honela gelditu da:

.1º- Ander Urra ... 83 - 1/4 - 5,60m. (Jon Iñaki/Jabi Elordui)
.2º-Gartzia ........... 71 - 0/0 - 2,15m. (Gartzia/ A.Urra)
.3º-Gorostiola ....... 70 - 0/0 - 6,96m. (Gorostiola/Iturri)

Antolatzailea: Birle Herri Kirol Elkartea
Babeslea: Mungiako Udala

domingo, 13 de abril de 2008

OLALDE`KO, LEHENENGO ASTO PROBAK

Hauek izango dira lehenengo aldiz ospatuko diran asto probak, "Olalde"en dagoen harri proba lekuan. Beraz, horrelaxe sartuko dira "Mungiako-Olalde Herri Kirol Gunea"ko historian. Datorren zapatuan Apirilak 19, arratsaldeko 19:00etan ospatuko dira, sarrerak dohainik eta parte hartuko dabenak hauexek izango dira:
-Urrola (Fika)
-Gorostiola (Gatika)
-Gartzia (Belako)
Momentu historiku honetan bertan izan gure daben guztiak dagoz konbidatuta.
Antolatzaileak: Mungiako Birle Herri Kirol Elkartea.
Laguntzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Mungiako Udala.

lunes, 21 de enero de 2008

BIRLEKOAK SAN ANTONTXU JAIETAN

San Antontxu jaiak ospatzen dabiltza Mungiarrak, eta programaren barruan Igande goizean hamaika ta erdietan antolatu zan Olalde Herri Kiroletako gunean ibilbide edo bost joko motatako herri kirol ekitaldi bat, hiru talderen partaidetzagaz. Bizkaiko Zuhiltzaileak, Getxoko Herri Kirol Taldea eta Gazteki, Laukizko sokatira taldea. Aipatutako bost kirol motak izan ziran, Trontza, Lasto altxaketa, Saku lasterketa, Lokotx bilketa eta txingak. Ibilbidea amaittutakoan Zuhiltzaileak garaile 12 puntugaz. Segidan Gaztedi eta Getxoko taldeak, 9 puntugaz bakoitza bardinduta. Banakako zailkapena honelaxe geldittu zan:TRONTZA: Getxok, 3 puntu - Gatedik, 2 puntu - Zuhiltzaileak... 1 puntuLASTO ALTXAKETA: Getxok, 3 puntu - Zuhiltzaileak, 2 puntu - Gaztedik, 1 puntuZAKU LASTERKETA: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gaztedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuLOKOTX BILKETA: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gastedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuTXINGAK: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gaztedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuIkusmin handía sortu zuen erakustaldiak, jakinik lehenengo aldiz izan zala bertan elite mailako ekitaldi bat, naiz eta exhibizio bat izan. Bai horixe, ondo irakurtzen dozue. Honexek mutilak dira Herri kiroletan munduan zehar dabiltzan onenatarikoak. Jakina, ez dagoz puntu puntuan eta ez ziran denak. Bertan izan ziran, adibidez, sokatirako munduko txapeldun bat baino gehiago. Apirilaren hasieran gitxi gora bera, hor egon diran kirolari batsuk Belgialdean izango dira, Europa mailako txapelketa bat lehiatzen.Mutil hauek lau edo bost orduko entrenamendua egiten dabe egunero, jakina eguneroko eta derrigorrezko lana egin ondoren. Izango da bat baino gehiago sinisten ez dabenak. Hoieri esan behar, egin desala Laukiztik bueltatxo bat, aurkeztu “Litri”gana eta egin aprobatxu bat edo bi. Berehala jakingo dozue, egia edo guzurra dan aipatutakoa. Egia da badagola ezberdintasun bat, beste eliteko eta milioinario jokalariegaz. Hauek jokatzeko erabili behar diran tresna guztiak eurak prestatzen dittue.Den dena prestatu, beroketak egin eta azkenean lehiatu jendearen gozamenerako. Ea balio badu gazteak “engantxatzeko”. Merezí dau ta.Ekitaldia, Mungiako Birle Herri Kirol Elkarteak antolatu zuen, Mungiako Udalarenbabesagaz, eta nik uste jendeak guztora pasatu zuela Igande eguerdiko ordu bat edo gehiago.
Edu bere pozik izango zalakoan nago, bere apostua "martxan" dago. Imanol bere azkenerantza lasaiago ikusi nauen. Danak ez naittuzen ikusi, leku guztietan ezin ibili. Belako aldetik esan naute txorizoak egiten dabiltzan edo. Akatsen bat bere izan zan baina Gabik agindu zauen ez dala barriro gertatuko.Horrek esana, jaunak esana.
Juan Cruz

Olaldeko "1º Asto proba Saria"

Olaldeko "1º Asto proba Saria"
Irabazlea







ARTXIBOA