San Antontxu jaiak ospatzen dabiltza Mungiarrak, eta programaren barruan Igande goizean hamaika ta erdietan antolatu zan Olalde Herri Kiroletako gunean ibilbide edo bost joko motatako herri kirol ekitaldi bat, hiru talderen partaidetzagaz. Bizkaiko Zuhiltzaileak, Getxoko Herri Kirol Taldea eta Gazteki, Laukizko sokatira taldea. Aipatutako bost kirol motak izan ziran, Trontza, Lasto altxaketa, Saku lasterketa, Lokotx bilketa eta txingak. Ibilbidea amaittutakoan Zuhiltzaileak garaile 12 puntugaz. Segidan Gaztedi eta Getxoko taldeak, 9 puntugaz bakoitza bardinduta. Banakako zailkapena honelaxe geldittu zan:TRONTZA: Getxok, 3 puntu - Gatedik, 2 puntu - Zuhiltzaileak... 1 puntuLASTO ALTXAKETA: Getxok, 3 puntu - Zuhiltzaileak, 2 puntu - Gaztedik, 1 puntuZAKU LASTERKETA: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gaztedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuLOKOTX BILKETA: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gastedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuTXINGAK: Zuhiltzaileak, 3 puntu - Gaztedik, 2 puntu - Getxok, 1 puntuIkusmin handía sortu zuen erakustaldiak, jakinik lehenengo aldiz izan zala bertan elite mailako ekitaldi bat, naiz eta exhibizio bat izan. Bai horixe, ondo irakurtzen dozue. Honexek mutilak dira Herri kiroletan munduan zehar dabiltzan onenatarikoak. Jakina, ez dagoz puntu puntuan eta ez ziran denak. Bertan izan ziran, adibidez, sokatirako munduko txapeldun bat baino gehiago. Apirilaren hasieran gitxi gora bera, hor egon diran kirolari batsuk Belgialdean izango dira, Europa mailako txapelketa bat lehiatzen.Mutil hauek lau edo bost orduko entrenamendua egiten dabe egunero, jakina eguneroko eta derrigorrezko lana egin ondoren. Izango da bat baino gehiago sinisten ez dabenak. Hoieri esan behar, egin desala Laukiztik bueltatxo bat, aurkeztu “Litri”gana eta egin aprobatxu bat edo bi. Berehala jakingo dozue, egia edo guzurra dan aipatutakoa. Egia da badagola ezberdintasun bat, beste eliteko eta milioinario jokalariegaz. Hauek jokatzeko erabili behar diran tresna guztiak eurak prestatzen dittue.Den dena prestatu, beroketak egin eta azkenean lehiatu jendearen gozamenerako. Ea balio badu gazteak “engantxatzeko”. Merezí dau ta.Ekitaldia, Mungiako Birle Herri Kirol Elkarteak antolatu zuen, Mungiako Udalarenbabesagaz, eta nik uste jendeak guztora pasatu zuela Igande eguerdiko ordu bat edo gehiago.
Edu bere pozik izango zalakoan nago, bere apostua "martxan" dago. Imanol bere azkenerantza lasaiago ikusi nauen. Danak ez naittuzen ikusi, leku guztietan ezin ibili. Belako aldetik esan naute txorizoak egiten dabiltzan edo. Akatsen bat bere izan zan baina Gabik agindu zauen ez dala barriro gertatuko.Horrek esana, jaunak esana.
Juan Cruz
birle herri kirol elkarteak antolatzen ditun ekitaldiak
lunes, 21 de enero de 2008
Olaldeko "1º Asto proba Saria"
Irabazlea