Beste behin ere, Birleko auzoak parte hartu dau Mungiako Udalak auzoen artean antolatutako ekintza batean. Oraingoan, herri-kirolei lotutako lasterketa izan da. Hainbat auzori luzatu jake gonbidapena (Atxuri, Belako, Emerando, Laukariz, Madalena, Markaida, Larrauri, San Kristobal, Karmen eta Landetxori), baina lehenengo bultzada Birle eta Emerandok eman dugu.
Ekitaldia ekainaren 7an izan zen, Olalden, arratsaldeko seiretatik aurrera. Auzo bakoitzeko hainbat partaide joan ginen, neska eta mutilak, bakoitza geure auzoko kamisetagaz. Birletik han egon ginen Ramón, Jon, Juani, Irene, Emilio, Janet, Gorka, Idurre, Iñaki, Leire, Ainara, Iñigo, neu (nonor ahaztuten bajat, parkatu).
Lehenengo saioan, trontzak ebaki genduazan, eta horretan gure ordezkariak ondo hasi ziren arren, azkenean Emerandotarrak nagusitu ziren; soka-tiran ere gauza bera gertatu zen: guk ahalegin eta bultzakada handiak egin genduazan, baina eurek indar gehiagogaz eta hobeto organizatuta egon zirenez, tirada bietan erraz irabazi euskuen; hala ere, gero etorri zan gure txanda eta “errebantxa”: zaku-lasterketan Jonek izugarrizko lehen buelta egin ostean, txingetan Irenek ere emaitza ezin hobea erakutsi eban, eta, azkenik, lokotz batzean Janet eta Iñigoren abiadurari esker, azkenean geu gailendu ginen. Beraz, azken emaitza: BIRLE, 3-EMERANDO, 2.
Ekitaldiari amaiera emoteko, lunch gozo-gozoa izan genduan Santa Maria Karpan udalak gonbidatuta, eta gero, erromeria Foruen Enparantzan.
Hurrengo saioa auzoetako jaietan izango da, alegia, Birleko kofradietan (abuztuaren 3an, domekan, arratsaldeko zortziretan) eta Emerandoko San Lorentzoetan (hurrengo asteburuan). Berriro be irabaztea nahi badozu, han ikusi nahi zaitugu, parte hartzen, edo, behintzat, animatzen!!!!
Eba Gaminde

No hay comentarios:
Publicar un comentario